Abajo en CAST

Kaixo, lagun transfeministok!!

Osasuna, sexualitatea, harreman sexu-afektibo eta desiren inguruko jardunaldiak antolatzen ari gara azaroak 3 eta 4rako: “Gorputzon autogestiorako jardunaldiak”, hain zuzen. Teoria eta praktika nahastuko ditugu, gorputzotatik, gorputzotan, gorputzon gainean, eta gorputz gisa lan eginez!

Sistema honek (kapitalista, arrazista, kapazitista, eta heteropatriarkalak) zapaldu eta desjabetu egiten gaitu; hain zuzen, garen horretaz (gorputzaz) desjabetu eta garen horretatik (gorputzetik) bereizi nahi gaitu. Horren aurrean, (g)une hau ireki nahi dugu, kolektiboki hausnartu eta ikasteko elkar gaitezen, eta lurralde diren gorputzon burujabe bihur gaitezen, norberak bere burua elkarrekin ezagutuz eta baliabide kolektiboak sortuz.

Elkartzeko gonbidapen hau gutasun zehatz eta hautatu batetik helarazten dizuegu: trans, bollera eta emakumeok elkar gaitezen proposatzen dugu, hain zuzen, gure desirak, sexualitateak, harreman sexo-afektiboak eta horiekin lotuta dauden osasun prozesuen inguruan hitz egin eta ikas dezagun.

Email honen bidez, jardunaldi hauen berri eman nahi dizuegu, zuen agendetan egun horiek gorde ditzazuen. Halaber, laguntza pixka bat eskatzeko ere idazten dizuegu. Izan ere, gai horiek lantzeko tailerrak egiteaz gain, materialak partekatzeko gune bat sortu nahiko dugu, eta espazioa (Guardetxea, Donostian) girotzeko erakusketak jarri nahi ditugu. Horregatik:

  • Osasuna, sexualitatea, harreman sexu-afektiboak eta desiren inguruko materiala (transfeminista) duten pertsona, distri eta kolektiboei bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi diegu. Joateko asmorik baduzue, email honetara komunikatzea eskertuko genuke. Bestalde, horrelako distri edo kolektiboren bat ezagutzen baduzu, beraien kontaktua pasatzea eskertuko genizuke, edota beraiei email hau berbidaltzea.

  • Espazioa girotu eta goxotzeko, gai horiek lantzen dituzten erakusketekin atondu nahi dugu.     Lagunduiguzu, mesedez, horrelakoak topatzen: email hau zabalduz, eta/edota horrelakorik egiten dutenen kontaktua guri helaraziz.

Oraingoz, hori besterik ez. Baina laster jardunaldien inguruko informazio gehiago zabalduko dugu!

Bertan elkar ezagutzeko grinaz,

Besarkada aske, transfeminista eta bero bat!

 

——–

Buenas, amigues transfeministes!

Estamos preparando unas jornadas sobre sexualidad, salud, relaciones sexo-afectivas y deseos para el 3 y 4 de noviembre: las hemos nombrado “Jornadas para la Autogestión Corporal”. Mezclaremos teoría y práctica, trabajando desde, en, sobre y como cuerpos!

Este sistema (capitalista, racista, capacitista y heteropatriarcal) nos oprime y nos desposee, empezando por aquello que somos y de lo que quieren separarnos, (nuestros) cuerpos. Frente a ello, proponemos este espacio para juntarnos a reflexionar y aprender colectivamente, y empezar a reapropiarnos de estos territorios conociéndonos y generando herramientas colectivas.

Os invitamos ahora a juntarnos desde un nosotres concreto: mezclarnos trans, bolleras y mujeres para hablar y aprender de nuestros deseos, sexualidades, relaciones sexo-afectivas, y los procesos de salud vinculados a ello.

Con este correo queremos daros noticia de las jornadas, para que vayáis marcándolo en vuestras agendas, y también para pediros un poco de ayudita… A parte de los talleres para trabajar estos temas, queremos que haya lugar para compartir materiales y también ambientar el espacio (el Guardetxe, en Donostia) haciéndolo un poco más nuestro. Por eso:

  • Invitamos a aquellas personas, colectivos y distris que tengan material (transfeminista) sobre salud, sexualidad, relaciones sexo-afectivas y deseos a que lo lleven con ellas a las jornadas. Si tenéis intención de ir y llevar material, agradeceríamos que nos lo comunicarais a esta dirección de correo. Asimismo, si conoces alguna distri o colectivo que tenga materiales de este tipo, pásanos el contacto, o reenvíales este mail.

  • Para ambientar y hacer nuestro el espacio, lo queremos decorar con exposiciones que tratan estos temas. Échanos un cable en encontrarlas: reenviando este correo y/o pasándonos el contacto de quienes tengan alguna exposición o trabajo relacionado con el tema de las jornadas.

Por el momento, esto es todo.

¡Pronto vamos a difundir más información sobre las jornadas!

¡Esperamos coincidir allí!

Un abrazo cálido, libre y transfeminista!!!

 Gorputz Autogestiorako jardunaldiak aurkezpen kartela

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s